XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

87a hilabetez -hilabete Orokorrak IKASTOLAK 20 URTE tituloarekin, Hotsek bere 40. alea argitara atera zuen.

Ale berezia, ikastolako ikasleek egina izan bait zen.

Bultzatzaileak Haztegiko 2. etapako maisu andereñoak izan ziren eta koordinazioa Iñaki Zelaiaren eskutik joan zen.

Zeramikaren hastapenak ikastaroa Juan Mª Burgeraren eskutik.

Olivia Parkeren argazki erakusketa Kultur Etxean.

Legazpi-Nikaragua elkartasun astea.

Helburua, Nikaraguara eramateko zenbait tresna erosteko dirua lortzea izan zen.

Izan eta lortu, taladro bat, polimero bat eta hiru terraja bidali bait ziren.

Martxoak 30etik eta Apirilak 11ra bitartean, Nikaragua eta beste Hegoameriketako herrialde batzuei buruzko argazki, mural, kartel, testu, artelan, liburu e.a.en erakusketa.

Kanpaina honen barruan, Udaletxean mozio bat sartu zen materiala eta laguntza ekonomikoa eskatuz.

Ezeztatua izan zen.

1. Jubilatuen etxean eta Terapia okupazionalaren programaren barruan, Apirilean hasi eta Ekaineraino, zenbait ikastaro hasi ziren; hala nola, makramea, alfonbra, Errusiako portzelana, hiltzera eginiko tapizak.

Hasiera eman zitzaion Nikaragua-Legazpi arteko elkartasun asteari.

Ekintzen artean Haztegi ikastolako Tabernan, 7tatik 9tara muralez, artelanez... e.a.rrez osaturiko erakusketa bat antolatu zen.

Bestalde 7,30tan Kultur Etxean, diapositiba proiekzioa.

2. AEKko Dorretxe Euskaltegiaren inaugurazioa arratsaldeko 7tan Arantzazu auzoko 3. zenbakian.

3. Hegialden eta 7, 30tan bideo emanaldia. Gaia: Nikaragua mugan.